XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTAROAK

Irakurri

Elurra kokoloen herrian

Chelm herria kokoloz beterik dago.

Han guztiak dira kokoloak: gizonak, emakumeak, gazteak eta umeak ere bai.

Negu hotz batean Chelm herrian elurra egiten du.

Zerutik elurra gelditu gabe erortzen da eta kaleak laster elurrez betetzen dira.

-Begira! -esaten du gizon kokolo batek-.

Zerutik zilarra erortzen ari da.

-Bai -erantzuten du beste batek-.

Elurra zilarra da.

Aberatsak gara, lagunok!

Orduan, kalean elurra zapaltzen dute.

Eta zapaldu eta zapaldu, azkenean elurra zikintzen dute.

Horregatik, guztiak etxean geratzen dira, zilarra ez galtzeko.

Hurrengo goizean, eguzkiak elurra berotzen du eta elurra desagertu egiten da.

-Lasai -esaten du kokolo batek-.

Datorren neguan zilar gehiago eroriko da zerutik.

ISAAC BASHEVIS SINGER

Chelm herriko ipuinak (laburtua)

Egin urtaroen gurutzegrama

1- Urtaro honetan zelaiak lorez betetzen dira.

2- Urtaro honetan bero handia egiten du.

3- Urtaro honetan zuhaitzetako hostoak erortzen dira.

4- Urtaro honetan hotz handia egiten du.

UDABERRIA

Erantzun

- Zenbat urtaro daude?

- Noiz egiten du elurra?

- Udan hotzik egiten du?

- Hostoak udaberrian erortzen dira?

- Noiz joaten gara hondartzara?

- Zein urtaro gustatzen zaizu zuri?